XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larunbatean amaituko da Carmina Burana.

Leketioko Nazioarteko Jaialdiak erdia egin du.

Hirugarren Jardunaldia, gaur, Lekeitioko Santa Maria Eliza Nagusian eratzen ari den VIII. Nazioarteko Jaialdiaren programa barruan.

Gaurkoan, Antoine Sibertin Blanc organojolea, Isabel Mencini pianojolea eta Itxaro Mentxaka mezzoa arituko dira.

Ordua, egunero legez, gaueko 10etan.

Aurtengo programa hau igandean hasi zen Joaquin Atxukarro pianojole ospetsuaren saioaz eta datorren larunbatean amaituko Jesus Guridiren omenetan eskainiko den Orff-en Carmina Burana delakoaz.

Aldez aurretik, bihar, ostegunez, Bilboko Orkesta Sinfoniak parte hartuko du eta ostiralean, berriz, Euskadiko Orkesta Sinfonikoak, Felix Ayo bibolinjolea zuzendari izango delarik.

Zaletasun haundia Lekeition.

Zortzi urte datoz Gorka Sierraren ardurapean Itxas Soinua elkarteak nazioarteko jaialdi hau eratzeari ekin zionetik.

Geroztik musikarekiko zaletasunak urtez urte gorantza egin du Lekeition.

Aurtengo musikaldi honetan Lekeitioko bertoko bost musikarik parte hartuko dute aste guztian zehar: Esther Zillarbide organojoleak, Agurtzane Mentxaka sopranoak, Itxaro Mentxaka mezzosopranoak eta Mirian eta Ana Belen Elorza bakarlariek.

Guzti honetaz Gorka Sierrak esan bezala aipagarri da gero, zazpi mila biztanle eskas dituen herri batean maila honetako musikariak izatea.

Lau miloitako aurrekontuak.

Lekeition eratzen den musikaldi honetan parte hartzen duten interpreteek ohizkoa den baino gutxiago kobratu izaten dute.

Hala ere, aurtengo presupostua lau miloitik gora izango da.

Oraingoz Bizkaiko Foru Aldundiak miloi bat pezetako diru-eskaintza agindu du eta antolatzaileek Eusko Jaurlaritzak ere zerbait emango ote duen itxaro dute.